|
Zuzendaritza: Arantza Mariskal And. Bertsozale Elkartea. Donostia.
Helburuak: Egungo gizartearen eta bereziki lan munduaren ezaugarri nagusienetakoak dira proiektuak eta gaiak lantzeko denbora urritasuna eta prestakuntza akademikoan behar bezala lantzen ez den komunikazio gaitasunaren exigentzia maila altua.
Ondorioz, azkar eta ongi erantzun ahal izateko, inprobisazioari lekua eman behar zaio; inprobisazioa bezeroekin harremanak bideratzeko, eguneroko lanean komunikazio estrategiak ezartzeko, proiektuak proposatzeko, ezagutzak transmititzeko... Baina inprobisazioa ez da, armarik gabe, estrategiarik gabe, planteamenduak egin eta aurrera egitea; inprobisazioa ikasi eta landu egiten den ezagutza da.
Ikastaro honen helburua, aipatutako lanaren exijentziei aurre egiteko, jendaurreko hizkeran eta bertsogintzan erabiltzen diren baliabideez jabetuz, nork bere esparruan eta eguneroko bizitzan erabili ahal izateko tresnak ematea da.
|