Menú
¡Llama gratis! 900 264 357

Diplomatura en Lehen Hezkuntza de Universidad Publica de Navarra Grados

Universidad Publica de Navarra Grados

Presencial
Pedir información
Impartido en: Navarra

Temario

IRAKASLE DIPLOMATURA
3 ikasturte, 4 berezitasun, 2 hizkuntza lerro eta 205/207 kreditu bitartean.

Irakasle titulazioak hasierako prestakuntza ematen du, oinarrizko hezkuntzan irakasteko gai izateko, batez ere, Haur Hezkuntzan (6 urtera artekoa) eta Lehen Hezkuntzan (6tik 12ra urte artekoa).

Beste titulazio batzuetan ez bezala, lehen ikasmailatik bertatik hautatzen da berezitasun bat. Gure Unibertsitatean lau berezitasun eskaintzen dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza eta Musika Hezkuntza. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza berezitasunak euskaraz egin daitezke osorik.

Irakasleek unibertsitatean jasotako hastapen-prestakuntza beren lan bizitzan zehar osatuko dute, beharrezkoa baitute etengabeko prestakuntza, horrekin egokituko baitituzte ezagupenak eta irakasteko metodoak zientzien eta beren didaktiken bilakaerarekin, bai eta irakaskuntzaren kalitatearen mesederako eta ikastetxeen funtzionamendu onaren mesederako diren koordinazio, orientazio, tutoretza eta antolaketako alderdi guztiak ere.

Bai eskualdeko administrazioak bai Unibertsitateak etengabeko prestakuntzako jarduerak eskaintzen dizkiete irakasle tituludunei.

Oraingo Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak (LOEk) ezartzen du “Lehen Hezkuntzako ikasketak eman ahal izateko, Lehen Hezkuntzako Irakasle titulua eduki beharko dela, edota gradu-titulu baliokidea”. Halaber, hau agintzen du: “haur hezkuntzako lehen zikloan (3 urte artekoan) prestatu eta jarraitu beharreko proposamen pedagokikoa, eta bigarren zikloko irakaskuntza (3tik 6ra urte bitartekoa), betiere, Lehen Hezkuntzako Irakaslearen titulua edota gradu-titulu baliokidea dutenek egin beharko dute”.

LOEk aipatzen duen “gradu-titulu baliokidea”, irakasle-gradu berrietan eskuratuko dena izango da, eta gradu horiek 2009tik aurrera hasiko dira ematen unibertsitateetan


PROGRAMA

2. Maila
Urte osoa
Enborrezkoak
22201 Naturaren Zientziak eta Haien Didaktika
22202 Matematika eta Bere Didaktika
Lehen Lauhilekoa
Enborrezkoak
20201 Zikloko Didaktika.
22204 Soin-Heziketa eta Bere Didaktika
22206 Gizarte Zientziak: Historiaren Didaktika
22207 Hizkuntzaren Didaktika
Nahitaezkoak
20209 Eskola Ikaskuntzaren Psikologia.
Aukerakoak
22222 Ikastetxearen Zuzendaritza
22220 Hezkuntzaren Historia

Bigarren Lauhilekoa
Enborrezkoak
22203 Hezkuntza Artistikoa eta Bere Didaktika
22205 Gizarte Zientziak: Geografiaren Didaktika
Nahitaezkoak
22209 Adierazpen Plastikoaren Didaktika

22210 Irakurketa-Idazketa Prozesua
Aukerakoak

22223 Erlijioaren Pedagogia
3. Maila

Lehen Lauhilekoa
Enborrezkoak
20301 Hezkuntza Berezia.
20302 Hezkuntza Bereziaren Oinarri Psikologikoak.

Nahitaezkoak
22302 Inguruneari Buruzko Informazio Iturriak Erabiltzeko Proiektuak
22303 Zientzia Esperimentalen Proiektu Didaktikoak
22304 Matematikaren Didaktika Lehen Hezkuntzan
22305 Adierazpen Plastikoaren Proiektu Didaktikoak Lehen Hezkuntzan
Aukerakoak
22324 Haur Literatura
Bigarren Lauhilekoa
Enborrezkoak
22208 Practicum II.
22301 Practicum III
Nahitaezkoak
22306 Hizkuntza eta Literaturaren Proiektu Didaktikoak Lehen hezkuntzan
Aukerakoak
22313 Irudi Plastikoen Egitea


CONSULTAR MAS INFORMACION

Contacta ahora con el centro