Menú
¡Llama gratis! 900 264 357

Diplomatura en Haur Hezkuntza de Universidad Publica de Navarra Grados

Universidad Publica de Navarra Grados

Presencial
Pedir información
Impartido en: Navarra

Temario

IRAKASLE DIPLOMATURA
3 ikasturte, 4 berezitasun, 2 hizkuntza lerro eta 205/207 kreditu bitartean.

Irakasle titulazioak hasierako prestakuntza ematen du, oinarrizko hezkuntzan irakasteko gai izateko, batez ere, Haur Hezkuntzan (6 urtera artekoa) eta Lehen Hezkuntzan (6tik 12ra urte artekoa).

Beste titulazio batzuetan ez bezala, lehen ikasmailatik bertatik hautatzen da berezitasun bat. Gure Unibertsitatean lau berezitasun eskaintzen dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza eta Musika Hezkuntza. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza berezitasunak euskaraz egin daitezke osorik.

Irakasleek unibertsitatean jasotako hastapen-prestakuntza beren lan bizitzan zehar osatuko dute, beharrezkoa baitute etengabeko prestakuntza, horrekin egokituko baitituzte ezagupenak eta irakasteko metodoak zientzien eta beren didaktiken bilakaerarekin, bai eta irakaskuntzaren kalitatearen mesederako eta ikastetxeen funtzionamendu onaren mesederako diren koordinazio, orientazio, tutoretza eta antolaketako alderdi guztiak ere.

Bai eskualdeko administrazioak bai Unibertsitateak etengabeko prestakuntzako jarduerak eskaintzen dizkiete irakasle tituludunei.

Oraingo Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak (LOEk) ezartzen du "Lehen Hezkuntzako ikasketak eman ahal izateko, Lehen Hezkuntzako Irakasle titulua eduki beharko dela, edota gradu-titulu baliokidea". Halaber, hau agintzen du: "Haur hezkuntzako lehen zikloan (3 urte artekoan) prestatu eta jarraitu beharreko proposamen pedagokikoa, eta bigarren zikloko irakaskuntza (3tik 6ra urte bitartekoa), betiere, Lehen Hezkuntzako Irakaslearen titulua edota gradu-titulu baliokidea dutenek egin beharko dute".

LOEk aipatzen duen "gradu-titulu baliokidea", irakasle-gradu berrietan eskuratuko dena izango da, eta gradu horiek 2009tik aurrera hasiko dira ematen unibertsitateetan.


Irakasle: Haur Hezkuntza
Irakasgaien zerrenda: mailak, lauhilekoak eta irakasgaien mota
1.
2. Maila
Urte osoa
o Enborrezkoak
- 20203 Garapen Psikomotorea.
- 20205 Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren Ezagupena.
- 20207 Hizkuntz Trebetasunen Garapena eta Haien Didaktika.

Lehen Lauhilekoa
o Enborrezkoak
- 20201 Zikloko Didaktika.
- 20204 Adierazpen Plastikoaren Garapena eta Haren Didaktika.
o Nahitaezkoak
- 20209 Eskola Ikaskuntzaren Psikologia.

Bigarren Lauhilekoa
o Enborrezkoak
- 20202 Pentsamendu Matematikoaren Garapena eta Haren Didaktika.
- 20206 Musika Adierazpenaren Garapena eta Haren Didaktika.
o Aukerakoak
- 20210 Irakaskuntza-ikaskuntza Prozesuak Hezkuntza Elebidunean.
- 20211 Hezkuntza Informatika.
- 20212 Hezkuntza Informalaren Soziologia.
3. Maila
Lehen Lauhilekoa
o Enborrezkoak
- 20301 Hezkuntza Berezia.
- 20302 Hezkuntza Bereziaren Oinarri Psikologikoak.
- 20303 Haur Literatura.
o Nahitaezkoak
- 20306 Natura eta Gizarte Ingurunearen Proiektu Didaktikoak Haur Hezkuntzan.
- 20307 Musika Hizkuntzaren Aplikazio Didaktikoa Haur Hezkuntzan.
- 20308 Matematikaren Didaktika Haur Hezkuntzan.
- 20309 Adierazpen Plastikoaren Proiektu Didaktikoak Haur Hezkuntzan.
o Aukerakoak
- 20315 Erlijioa.
- 20316 Ingurumenaren heziketa eta bere didaktika.


Bigarren Lauhilekoa
o Enborrezkoak
- 20208 Practicum II.
- 20304 Hizkuntz Proiektu Didaktikoak Haur Hezkuntzan.
- 20305 Practicum III.
o Nahitaezkoak
- 20310 Soin-Jardueren Antolaketa eta Garapena Haur Hezkuntzan.
o Aukerakoak
- 20311 Haur Hezkuntzaren Ebaluazioa.
- 20318 Gizarte-Elkarreragina eta Ezagutzaren Garapena.


CONSULTAR MAS INFORMACION

Contacta ahora con el centro